Itxaro Borda

Astoak latina

2025eko urriaren 30a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Mezak latinez errateko baimena eman du berriz Leon XIV.a aita sainduak, Frantziskok debekatu zuena bere pontifikatua hasi orduko. Seinale txarra dela diote Vatikanoko aferetan espezializatuak direnek: elizaren hegi kontserbadorearekiko keinu azkar bat da, instituzioaren funtsezko batasuna ber osatzea amets. Une honetan, immigranteen edo emazteen lekuaz ari dira azpi eztabaida garratzetan. Duela gutxi, beraz, latinezko meza kantatu du Raymond Burke kardinalak, behialako Frantziskoren etsairik handienak.

Geopolitika, ostiaren eta ardo benedikatuaren zirrikitu mutxitu horretan kokatzen da. Trump ez da denetara heltzen ahal, aita saindu eta Nobel saridun izango litzake aukeran, baina ezin... Bere piezak, hargatik, lerroan jartzen ditu denetan, gordeka edo agerian, burumuinen gain-hartze metodiko eta totalaren joko-taulan aitzinatzeko. Alde orotatik kraskatzen doakigun mundu zaharraren nostalgia betean gaude latinezko hitz bakoitzarekin, nahiz eta gure etxeko astoak latinez inkatzen dakien. Nik baino gehiago badaki... ora pro nobis!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.