Itxaro Borda

Bankarrot

2026ko uztailaren 15a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Badakigu, baina begiak zerraturik gabiltza. Suteak ditugu inguruan, gehienetan borondatezko su-emaileek piztuak gainera, ikusgarri hobeagorik ez balitz bezala. Elkarri galdatzen diogu ea hirugarren beroteak akabatuko gaituenez ala ez. Gogoak eta gorputzak haustear daudela argi dago: joritasunaren gainean bermatu gure jendartea ez da gehiago bizigarria, sekula noizbait hala izan baldin bada bederen.

Badakigu eredua hatsanka eta ezinean dabilela Serge Latouche ekonomialariaren liburuek gure irudimen kontsumistak deskolonizatzera deitu gintuztenez geroztik... duela bizpahiru hamarkada jadanik. Ez da sozietate justurik eta orekaturik antolatzen ahal etengabe biderkatzen doan nasaitasun material hori ardatz. Eta guziok ikus dezakegunez, makina gripatua da aspaldian, ezinegona eta frustrazio sentimenduak areagotuz.

Bankarrot erreal eta sinboliko giro batean ari gara aitzina. Uste dugu gure buruak bakarrik salbatuko ditugula, politikari negazionisten itsumenak duela bidea seinalatzen, etsaiak beti besteak direla eta gure etorkizuna plastiko fosilaren matrize malguan errotzen dela...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA