Itxaro Borda

Batzuetan

2025eko urriaren 8a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Hemezortzi urte zituen Alexandrak, lana ez baina alkohola maite zuen hamabost urte zaharragoko gizon batekin ezkondu zenean. Esperantzetan suertatu eta berehala hasi ziren kolpeak, irainak, bortxaketa errepikatuak. Haurrak sortu ahala biolentatzen zituen senarrak. Gizonaren orroak eta joaldiak jasan izan behar zituen dibortziatzeko bere xedea agertu zionean ere. Hilko zuen segur aski, Alexandrak, bere lau ume hormatuen aitzinean, sukaldeko mahaian zegoen haragi-labana hartu eta karotida ebaki izan ez balio.

Europako lurraldean, oraindik ere bi egunetatik behin emazte bat hiltzen da bere senarraren edo bikotearen erasoengatik. Zenbaketa morbidoaren berri badugu, bereziki urteak finitzen direneko bilanak eraikitzen direnean. Alexandraren kasuan, bere burua eta haurren etorkizuna salbatu zituen, krimena hutsa den jestu odoltsua obratu zuenean. Presondegi prebentiboa egin eta tribunalak hondarrean absolbitu zuen, defentsa legitimoa aintzakotzat emanez. Destinoa desbideratzen da batzuetan... eredugarria ez den arren!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.