Itxaro Borda

Begi motz

2026ko urtarrilaren 30a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Azken aste hauetan ikusi dugu, Davosko prediku aulkian bereziki, munduko aberatsenen aitzinean, Macron presidentea Top Gun filmetako pertsonaien betaurrekoak sudur puntan. Pentsatzen genuen Brigitten jestu oker batengatik zebilela begi motz. Baina ikasi dugu geroztik ninikaren infekzio batengatik diola argiari ihes egiten… eta horregatik begi-lagun estilizatu horiek! Zertaratua den bestenaz Frantziako lehendakaria, Kennedy berri antzera eta start-up nazioburu gisa irudikatzen zena! Herrialdeko politika-eszena tokitik desagertu da arras, ingeles eskasa ezpainetan nazioarte mailan distiratzen saiatzeko. For sure lerrepikake berak. Bidenabar, Dylan eta Gorka lekuko, nire ingelesa Macronena baino hobeagoa da!

Badirudi, aurrekontuak 49.3 delakoarekin iraganarazi dituen Lecornu lehen ministroa salbu, ez dela gehiago piloturik Frantziako hegazkinean. Arratoiak prest dira ibilgailua inbaditzeko, immigrante ehizak segitzen du Mantxako hondartzetan, eta Parlamentuan emisio gutxiko eremuen aurkako bozketa atzeratu da. Business as usual…

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA