Itxaro Borda

Belem

2025eko azaroaren 14a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Badirudi Belemgo azken saioa dela planeta honen salbatzeko. Jadanik aldaketa klimatikoaren ondorioak beldurgarriak dira, pasatzen den urte bakoitza aitzinekoa baino beroagoa suertatzen delarik. Diskurtso txukunek ez dute bilakaera iragarria geldiaraziko. Estatu gehienek gainera bridak laxatu dituzte, neurri ekologikoak hirietako burges-bohemio kategoria nazkagarri baten kezka dela mailukatzen duelarik miliardunen prentsak. Laborariek beraiek alorren pozoitzea justifikatzen dute hego hemisferioko nekazaritzarekiko konkurrentziaren izenean eta, adibidez, liburu aurkezpen saioetan, berotu ordez, eguraldia hoztera doala berresten dizuten adineko andere negazionistak gurutzatzen dira. Hauek ere zientziaren abaroan ari direla segurtatzen dute, eta den mendreneko kontradikzioa ekartzen badiezu «artaldearekin marrakaz ari den ardi bat» baizik ez zarela aurpegiratzen dizute!

Lurraren etorkizunaz axolatzen ez den lehen belaunaldietako kideak gara, algoritmoen artifizioen esku uzten dugularik zepotik ateratzeko perspektiba.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.