Hondar hilabeteotan Santizpiritu zubia jendez beltz-beltza zeharkatzeko eta ikusteko ohitura hartua nuen. Manifestaldiak manifestaldien ondotik zetozen, azkena atzo goizean, ohorezko ibilaldiaren antza zuena. R_duit plazara heltzean itzal zione luze eta sakon horiek begimentzean ukitua nintzen eta ene aldian zanpa-zanpa nindoan Lan Burtsako hitzordura.
Goiz honetan hargatik zubia zeharkatzean ez dut nehor gurutzatu. Espaloian zakur gorrotzak baziren, hosto lehorrak eta bezperako oldartzaileek aurtiki agiri purtzilikatuak. Bakarrik sentitu naiz, baina aldi berean ene eremu bekaitza berriz aurkitu dut: lainoak Aturri gaina balakatzen eta zilartzen, ubarroiak hirunaka zerua zulatzen, txirlingak txioka harrizko hegiekin jostatzen. Argizaiola baten gainean bat pausatzean pentsatu dut: hau nerea baizik ez da.
Egunero lau bider trabesatzen dut, Santizpiritu Baiona opulantari lotzen duen zubia. Jada ezagunak zaizkidanak agurtzen ditut. Mugikorrez mintzo direnen intimitatean sartzen naiz. Gogoeta debaldeetan itorik nabilala ohartzen ditezke apurrak. Gustatzen zait. Sobera. Borroka bat galdu dugula dakidan arren.
Zubia, sinestezinezko oparia da.
Gure fikzioaren lekuko.
Beltz beltza
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu