Itxaro Borda

Berdeguneak

2026ko maiatzaren 29a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Azken egunetan itzalak bilatu ditugu Aturri edo Errobi hegietan. Ohartu gara zuhaitzak nabarmen eskas direla. Arbola bakanen pean dauden jargiak oro adineko jendeek betetzen dituzte, zerutik datorren su-bolada honi egokituak ez diren etxeetan ikaragarri sufritzen dutelako. Eta dirurik ez dute haizegailu garestiak jartzeko, edo zenbait egunez, gehienez 19°C egiten duen Taüll aldera ihes egiteko!

Zer pentsatua ematen digun egitura neokapitalista honetan berdeguneak eremu hutsalak dira oraino, balio ekonomikorik gabekoak, ez baldin bada horietan etxebizitzarik, lantegirik edo hipermerkaturik eraikitzen. Gure hirietatik desagertu dira mundrunari edo betoiari lekua uzteko. San Izpiritu zubia zeharkatzen duten autoen ke-hodietatik datozen karbono dioxido uhin epelen segidan, mundrunak eta betoiak eragin handia dute beroketa fenomenoaren larritzeko tenorean.

Aldaketa klimatikoa ukatzen dutenen diskurtsoak erakargarriak dira, baina bazterrak berdetzen baldin bagenitu tenperaturak apalduko litezke eta herritarren gehiengoa hobekiago biziko liteke... beharbada.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena.BABESTU EZAZU ZUK ERE