Itxaro Borda

Bero ondokoak

2026ko ekainaren 30a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Iragan ostiralean freskoago zen eta Maubec karrikara jaistean, konturatu nintzen jendea lasaiago ibilki zela, batzuk haatik hatsanka. Lehen solaskidearen auhenak entzun nituen: akitua naiz, erran zidan, eta Miarritzeko labar puska horren lehertzea, eta haur horiek berrogei gradu pean autoetan ahantziak... matoa hartu eta aurrera egin zuen, merezi zuen urriki askirik erakusten ez banio bezala!

Hainbat artikulu publikatzen dira dagoeneko, pairatu dugun beroaz haragoko oharpenak partekatzeko: ikasten da halatan, alkoholak bezala, jasanezinezko beroa genero biolentzia bultzatzaile izan daitekeela bikoteetan sortzen den tentsioagatik. Eguraldiaren alorra ikertzen dutenek ere elementu larriak plazaratzen dituzte: hemendik hamar urtera 2026ko uda hau gure bizitzetako hotzena izan dela irudituko omen zaigu, deskarbonizazio prozesuarekiko hitz ordua huts egiten baldin badugu bederen.

Argi dago ez garela gure haurtzaroko klimara itzuliko, eta behar bada hobe genuke, errazena hitz ematen diguten eszeptiko mediatikoen diskurtsoak entzun baino, zientifikoek erakusten diguten bidea segitzea...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA