Erlijioen gerra piztu nahi dute. 1572ko agorrilaren 24an San Bartelemiko sarraskiarekin bukatu zenaren oihartzunak nabaritzen ditut Gurutzaden abiapuntu zen Le Puy en Velayko katedraletik Sarkozy kristautasunaren zibilizatzaile ekina goresten entzuten dudanean. Aldion etsaiak ez dira protestantak, ez dira judutarrak, baizik eta mehatxu gisa aurkezten dizkiguten musulmanoak. Egun berean laizitatearekiko eztabada iragarri zen —Falloux eta 1905ko legeak errausteko xedea dago, katoliko pribatuzale guztien sustenguaz— eta tapaki fiskala zein FHZ delakoa ezabatu ziren. Aberatsenen alde.
Eta igandeko aburu-ikerketak beldurraren zenbakiak hantzen zituela azaldu zuen: 2012an Le Penen alaba aitzinean liteke lehen itzulian. Irabazi nahi baldin badu Sarkozyk arrazoia du, herritarren baitan erlijio gerra sustatu behar du, bigarren bozkaldian Le Penen altzora lerratu bozak bereganatzeko, ez baitira ezkerrera hegaldatuko. Ez ote dira sondeo hauek oro jukutriatuak jendeak izutzeko eta hondarrean salbatzaile bakarra gaurko lehendakaria dela sinetsi arazteko, ezkerrak ez omen duelako gobernatzeko egitaraurik. Hori da mailukatzen darraitena.
Hiritartasunaren kalterako hamalau hilabete geratzen dira.
Bira
Berundegia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu