Bira

Bihar bihar

Itxaro Borda
2011ko apirilaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Itoiz mitikoaren airea dabilkigu kaskoan. Igande hau Lapurdi zolan gozatuko dugu, batetik Azkainen Larrun mazelako neska korrika iragartzen zaigulako eta bestetik Senperen Auxtin Zamorakkudeatzen duen Hatsa poesia elkarteko kide ugariak Ostikenean bilduko direlako.

Lasterra eta olerkia. Derrigorrezko ekintzak Fukushima inguruko Japoniako itsasoa zikindua datzanean. Milisibertz andanak hedatzen dira uhinetan arrainak eta menturaz jendeak kutsatuz. Hiroshima eta Nagasakiko hibakusha –irradiatuak hala deitzen dituzte- batasunetako partaide adinduak haserre dira, japoniarren egoera latzarekiko estoizismoa kontrestatuz. Kaminosekiko biztanleak azken hogeita hamar urte hauetan zentrala nuklear baten eraikitzearen aurka oldartzen dira. Ez dute nahi noizbait Siberiako Maiaken bezala, 1957an zehazki, zartaketa kontrola ezin baten ondorioz, lehorra desertu debekatu bilaka dakien. Anartean Hiroshiman hartzen dituzte Fukushimako kaltetuak.

Olerkia eta lasterra, landerrik ez dela errepikatzen duten irakasleen gezurrak —1986an Pellerin eta 2011an Jamet jauna— eta nuklear brikolatzaile lobbyistak jasangaitz zaizkigulako.HK eta Saltinbankoenleloa daramagu ezpainetan.

On lache rien...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.