Itxaro Borda

Biharamuna

2025eko abenduaren 26a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ez da erraza Eguberri gaueko afariaren biharamunean arintasunaren eta plazeraren arteko orekaren aurkitzea, kulpabilizatu ezean. Sarean, mila sukalde arau atzematen dira, gorputzak irentsi dituen kaloria, koloratzaile, kontserbatzaile eta alkohol molekulak eztiki kanporatzeko, gormandizaren bekatu deliziosari uko egin gabe. Detox deitzen dituzte sopa, salda, kaldo edota bitaminaz hanpatu plater erdi-likido ezberdin horiek. Entsaladak eta konpota mulikatuak ere hor dira lanjerrean eman dugun osagarria berreskuratzen laguntzeko.

Norberaren burua zaintzea dagokigu bistan dena, oturuntza erraldoien trauma fisiologikoak gaindituz. Karia horretara, adibidez, porru, barazki berde eta baratxuri salda dietetiko bat irensten ahalko genuke —gaztaroan Bidarraiko bestetatik landa egiten genuen bezala, oroitzen?—. Edo zenbaitek aholkatzen duten legez, barau egin genezake hogeita lau orduz, gorputza, ekai toxikoz husteko, garbitzeko, gurbiltzeko eta zerotik berriz abiatzeko, abenduaren 31n dugun hurrengo apairurako prest izateko. 

Hauxe bizitza dardaratsua!

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.