Itxaro Borda

Bihotz txikia

2025eko maiatzaren 25a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Gure mezuak ilustratzen dituen emoji koloretsua izateaz gain, ukabil gotor baten tamainako muskulua da bihotza, esternoaren gibeleko ezker aldean kokatzen dena. Banbaka dabil lehen hatsetik azkeneraino. Ez gara ohartzen baina bere kaiolan kolpeka ari da ponpa baten antzera, behatzen puntaraino eta ezpainen mamiraino odola bultzatuz. Hiztegi eta gramatika bereziko zerbait da gutariko bakoitzaren baitan, akitzen da, izengabeko sentimenduek mila puskatan abandonatzen dute, ematen dugu, errezibitzen dugu, babesten dugu baina gehienetan bihotzik ez bagenu bezala bizi gara, osagarriaren aldetik bezain gure harremanak iruteko orduan.

Leonardo da Vinciren bihotzaren grabatua daukagu buruan bihotzaz oroitzen garenean, eta oroitzea ez da hain seinale ona, erran nahi duelako arazo bat badugula. Indar eta hats testak egin behar ditugu, estresatzeari, erretzeari eta gurinak hapataz irensteari utzi eta begirune amultsu batez bihotza troxatu, bizirik iraun nahi baldin badugu bederen. Eta abisu pertsonal bat bukatzeko: Itziar, zaindu ezazu zure bihotz txikia inguratzen zaitugunok zaintzen gaituzun bezala...

Gaiak
Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.