San Balendin egunak badu kutsu komertzial eta kontsumista izugarri bat. Egia da. Baina gaur, hala ere… gurbilki ospatzen ahal dira maitasuna, amodioa, adiskidantza, jendeen arteko harremanen goxotasuna, ezaugarri hauek gure inguruetan bermatzen diren diskurtsoen elementu nagusiak ez diren arren. Biolentzia aipatzen dugu gehienetan, fisikoa ala psikologikoa, emazteen eta haurren aurkakoa, zazpi urteko umeek ere irents dezaketen pornografia tsunamia, batzuek arraiki filmatzen eta sarean hedatzen duten min egiteko plazer sadiko hori… mundu arraro batean bizi garela ezin uka!
Baina gaur, hala ere… gizarteaz edozer pentsatzen dugula, ongi ala gaizki, goazen auzoko lore-dendara eta han, arrosa gorri bat eros dezagula gure lagunik hurbilenari oparitzeko, txakolina edo txokolate bat hurrupatzera gonbidatu aitzin, azken berriak aho biziz trukatzeko. Aski sufritzen duten bihotz txikiak ospatu nahi ditugu urtean behin. Beraz ez huts egin aukera! Bikoteek, sendiek edota bakartiek profita dezatela otsoen hilabeteko hamalaugarren argi-zirrinta honetaz.
Eta besta on guziei!