Itxaro Borda

Bikote betekizuna

2026ko otsailaren 4a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Duela zenbait egun Frantziako diputatuen ganbarak bozkatu du «bikote betekizunaren» bukaera, pertsona ezkonduen intimitatean ere, larrua jotzeko orduan, kide bakoitzaren onarpena premiazkoa dela azpimarratuz. Adostasunaren inguruko erabaki horrek balio du, bistan dena, bikote heterosexualentzat eta homosexualentzat. Egiazko iraultza bat da deliberoa, senar askok —senarrak direlako gehienetan— aldarrikatzen duelako bere emaztekiarekin nahi duena egiten ahal duela, gaztigu legalik gabeko bikote-bortxaketak barne.

Napoleonen 1804ko kode zibilaren artikulu honek behartzen zituen emakumeak, desio izan ala ez, beren gizonen nahikunde sexualak oro onartzera. Printzipio matxista hau hiztegi barbaro baten oinarrian egon da gaur arte, kazolatik pasa espresioaren antzeko adierazpideekin adibidez. Hemendik aitzina, bikote betekizuna ez onartzea ez da dibortzioa aitzakia izaten ahalko, eta jagoitik, bikote-kideen ardurak, dominazio ideia guzietatik urrun, berrehun urteren buruan, fidelitatera, elkarren sokorrira eta bizikidetzara mugatuko dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA