Kalamidade geografiko batzuk gara. Berrogei kilometroko bidaia baterako, mapa mundia behar. Ogia erostera joateko, GPSa. Kokatze deskolokatua gurea. Erreferentzia eta arrastorik gabea. Oi gu hemen bidean galduak...
Informatiboetan jabetzen baikara zenbat herri-hiri-herrixka, dauden munduan. Tragediek irakasten digute geografia. Gerrek, erretentzioek, itsasikarek, elurteek, gas leherketek... Izugarriek jartzen gaituzte mundura so. Bestela gu, gure lozorroan goxo.Baina izugarria gure lagun batena da. Albiste hutsal baten ondorioz hots egin zuen etxera. «Aizu, aizu, Abaltzisketaexistitzen al da? Ez al da txisteetako propio asmatutako herria?». Berea bai txistea...Grazia,ordea, gure geografia maila patetikoak dauka. Amaigabeko gerrateengatik ez balitz, non kokatuko genuke Ekialde Hurbila? Non arraio Sri Lanka, Indonesia, Malaysia eta India? Asmatuko al genuke, maparik gabe, Latasa, Aiherra edo Orendainera iristen? Ez jakin.A, eta inork ba al daki zer txistetan agertzen den Honduras?
BIRA. Geografia eta gu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu