Oinarrian plastikoa –beraz petrolioa!– duten poltsetan edo polistirenazko ontzietan bildu janari eta eguneroko ehunka baliabideren prezioak goratu eta goratuko dira ikaragarriki. Gainera, orain arte kontuan hartzen ez ziren garraio gastuak halaber sartuko dira prezio horietan. Hegazkinak kerosenoa behar du, Argentinako soja egileak pestizida eraginkorra eta banatzaileak bere gain-balio nasaia. Berehala, supermerkatuetako ondasunak aborda ezinak dirateke jende arruntarentzat. Ukrainako gerlatik landa, Iranen eta AEBen arteko konflikto espekulatzailearen ondorioz dira mundializazioaren oihalaren desegite horiek gertatzen.
Beharbada gaur da unea, ekoizpena eta banaketa birlokalizatzeko, aspaldian aipatzen den kilometro zeroko produktuak hurbileko dendetan erosteko, Txinatik edo Marokotik etortzen diren jostailuak edo tomateak garestiegi bihurtzen dituelako lurra larrutzen duen krisi larri honek. Ingurugiro orokorrak, auzoan bertan ezagutzen ditugun eta zuzenean eskertu ditzakegun laborari, baratzezain edo artisau gurbilen mahaietan biologikoa hobesteko aukera ere ematen du...