Itxaro Borda

Brigitte B.

2025eko abenduaren 30a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ez dakit nork erraten zuen gorputza sexualizatzeko orduan, Brigitte Bardoten ausardiarekin konparatuz, Marilyn Monroe aingeru naifa eta txepela baino ez zela. Hainbat gizon eta emaztek fantasmatu dute lehoi larruetan etzanik agertzen zen BBren gerri mardul eta ipurdi mazela leunen aurrean. Azken egunotan, Godarden Mesprezua ikusi dugu telebistan, filma horretan Michel Piccoliren desioa zirikatzen dabilela, bere oin-muturrak, bere izterrak ea eder aurkitzen dituen galdezka...

Baina zer egin berrogei urtez eskuin muturreko ideiekin hazi den antzezle mitiko horren irudiarekin? Arrazista izan da, homofoboa eta #nik ere mugimenduarekiko zakarra. Abere zaurgarriak nahiago zituen, arrazoiekin, gizaki arroganteak baino! Ez ote gara, funtsean eta ondorioz, hemendik aitzina —eta egia da Mirande naziak ildoan jartzen gaituela pertsonen ideologia eta hauen sorkuntzen bikaintasuna bereiztean—, eskuinik eskuinenaren diskurtsoak onartzera behartuak, mundu artistiko, politiko, ekonomiko eta sozial orotako izar miresgarrienak jadanik pentsamendu letal horretakoak direlako?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.