Itxaro Borda

Buru beltzak

2026ko uztailaren 5a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Helene David argazkilariarentzat buru beltzak erresistentzia sinboloak dira. Bide horri jarraituz sun/sun argitaletxeak publikatu berri duen lan sakon bat plazaratu du, ardien, artzainen, baserri guneetako bizi-moduaren une bereziak gatibatuz. Emaitza ederra da, paper mota ezberdinetan biribilkatua, organikoa eta aldi berean minerala! Ipar Euskal Herri honetako leku asko ezagutuko ditugu, tartean Beltxu kasko biluzia eta Okabeko harrespilak...

Mendiak eta bortuak preseski sufritzen ari dira momentu honetan: ur eskasiak jotzen ditu bazterrak uda egiazki hasi baino lehen. Garaziko sindikatuaren kontura, hamar mila ur pinta ekartzen dituzten lau kamioiek egiten dute eguneroko joan-etorria Behorlegi aldeko alhagietara. Bertan, horitzen doazen belar flokez elikatzen dira bost mila ardi, abantzu bost ehun behi eta laurogei zaldi. Kezka handitzen dabil laborarien artean, ez ote den heldu den neguan azienden bazkatzeko janaria faltako... 

Helene Daviden lanak ekosistema horien zaurgarritasuna ongi erakusten du, gure lurren polifonia autoktonoa entzunaraziz gainera!
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA