Itxaro Borda

Dekretua

2026ko apirilaren 1a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Lurreko estaturik puxantenetako baten gobernatzea askotan eredugarria bilakatzen ahal da, txarrerako baldin bada ere. Mendea markatzen ari da Trump, modu askotara: 2016ko bere kanpaina ikertzen aritu zen Robert Mueller prokuradore nagusiaren hiltzea txalotu zuen ikusgarriki. Jakiten da, halaber, azken astean, Europako autokratek aise kopiatzen ahalko duten dekretu baztertzaile bat hartu duela: estatu federalarekin kontratuak sinatzeko, enpresek beharko dute aniztasuna sustatzeko ekintzarik ez dutela egiten azpimarratzen duen klausula bat gehitu.

Arrazakeriaren eta sexismoaren aurka edota emazte-gizonen arteko berdintasunaren alde ari direnek ez dute gobernuarekiko elkar lan kontraturik izenpetuko. Trumpek horrela, hamarkada luzeetan plantan eman diren politikak ditu desegiten, kontra produktiboak omen direlako eta enpresentzat gastu ekonomiko handiegia dutelako aitzakiarekin. Oroitzen gara, boterera heldu orduko, Elon Musken eskutik, aniztasun programak eta programa horiek egiaztatzen zebiltzan milaka funtzionario langabetu zituela. Honek hauxe esplika dezake.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA