Itxaro Borda

Denbora ments

2025eko apirilaren 17a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Lagun bat gurutzatzen duzu karrikan eta te baten hurrupatzera gonbidatzen duzunean «Ez dut/det/dot/düt denborarik!» arrapostua emango dizu, begirada estresatu batekin. Urrunduko zaizu presaka «ez naiz zu bezalako aizinantetarik gero!» gehituz. Aizinantak, alabaina, denbora dutenak deitzeko erabiltzen den hitza da, mespretxu pixka bat daukala bere bokaletan gatibu. Edinburgoko Scottish Whisky Experience izeneko espazio munttoan, Arran uharteko edari mitikoa dastatuz, eskas hori genuen Dylan adiskideak eta biok lasaiki komentatzen.

Hor dago koska: ez dugu deusetarako astirik, loak eta sare sozialek hamalau ordu hartzen dizkigute, lanak beste hainbeste. Presa horrek gure burumuinetan ondorio larriak dauzkala azaldu dute zerebroa ikertzen dutenek: bizitzaren ikuspegi zatikatua dugu, atentzio fragmentatua, errealitate algoritmizatua, milimetroan neurtzen ditugula urratsak, bihotz kolpeak eta baliatzen ditugun hitzak. Pobrezia tenporal batean gabiltza, denbora kudea daitekeela eta minutuek errentagarriak izan behar dutela uste dugularik, gure egunerokotasun laboralak edo sentimentalak arras betetzen ez gaituen arren...

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!