Bira

DSK 'vs' SKZ

Itxaro Borda
2011ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Kartoizko lehoi hantuaren antzera pantailaratu da Dominique Strauss-Khan, NDFaren zuzendaria, G20 delakoaren azken gailurraren karietara. Sarkozyren sasietan ehiza egitera etorri da, 2012ko hauteskundeak helburu. Aburutegiek ondorio bitxiak aitzinatzen dituzte: DSK lehen, bigarren Le Penen alaba zakarra eta hirugarren soil SKZ. 2002ko zenarioa errepikatuko liteke, baina ezkerraren alde aldion. Dena dela, DSK edo SKZ, aitor dezagula ekimen eremua hertsitzen doakigula, bata ala bestea, biak errotik neoliberalak direlako.

Haizaturiko erbiak gara. Larre eta gordagiak erretzen dizkigute urtetik urtera. Goseak bulkatuko gaitu hemendik laster. Boz ehiztariek halatan erraza dukete. Eskuin-muturrarekiko beldurraren parpaila inarrostea askiko zaie. Ahultasuna ikur, alderdi txikietakoek ez gaituzte ezertan ordezkatuko. Hargatik adiskide batek behin erraten zidan bezala, bi hautagai itsuen artean okerra zein den jakitea komeniko zaigu. Ikusteko omen dago neoliberalismoa sozialismoaren larruz mozorrotua. Ordea, ez da palpitatzeko ordua, ez baitute sozialistek oraino bospasei lehiakideren artean presentatuko duten snippera aukeratua.

Komedia ala tragedia den ez dakigun antzerkia hasi da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.