Itxaro Borda

Eroen ontzia

2025eko maiatzaren 30a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Egunkariak leitzen ditugunean, badirudi Jeronimo Boschek duela bostehun urte tindatu Eroen ontzia-n eratorrian gabiltzala. Alegoria argigarria da, elizatiarrek, gizon eta emazteek besta egiten dutela arraiki, burugabe saldo batzuen antzera, guztiak galmenera doazen bitartean... Aste honetan halako psikodrama bat sortu da Macron bikotearen inguruan: genero biolentzia aztarnak estatuaren gailurrean? Eta hauxe ere: Trumpek uste du Putin arras pitotu dela Ukraina gogor bonbardatzen segitzen duelako, su-eten deiengatik drone bidezko erasoak ez direlako gelditzen.

Ez dakigu nor den bestea baino eroago, biek botereak ematen dien balentriarako gustu txar horretatik pixka bat badutelako. Putinekin bat dator Trump Zelenski kritikatzeko orduan, «bere ahotik ateratzen den guzia problema bilakatzen da, eta hori ez dut maite, hobe luke isiltzea!» gehitzen duelarik bere sare-sozial partikularrean. Pantailetan ikusten ditugularik, zein baino zein arranditsuago, Stanley Kubrick jenialaren Dr. Strangelove (1964) izeneko filmaren zuri-beltzeko urmaeletan itotzen ari garela ematen du, zepotik ateratzeko esperantzarik gabe gainera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.