Iragan egunean ahoa idor iratzartu ginen. Eskoletako egoera gero larriago bihurtzen ari da gure eskualdeetan: bortizkeria, droga, mehatxuak. UNICEF erakundeak ikerketa sakona atera eta prentsak azak jorratu zizkigun: hamar ikasleetarik bat ez da zoriontsu ikastetxean. Eskola halaz biolentzia eta segurtasun ezaren lekurik entzutetsuena liteke. Kazetariek errealitatearen aldrebesteko ohitura nazkagarria hartu dute argiki. Hezkunde Nazionalaren eredua zitxikatzea daukate helburu, postu murrizketa ugariak justifikatzeko.
Latza da alabaina zoriontsu ez den ikaslearena, baina kasu bakarraren orokortzea ez ote da latzagoa? Zer erran orduan zoriontsu eta eskola ongi bizitzen duten gainerako bederatzietaz? Irakasleak gustukoak dituztenetaz? Lehen mailetako ikasgeletako ekinaz, bereziki banlieue edo baserri gune desolatuetan? Hogeita hamabost mukizuekiko klaseetan iharduten dutenetaz? Jendarteak pairatzen, eta gobernutik haste, paira arazten duen indarkeriaren ezabatzeko poliziak eskoletan sartzea ez delabaliabide egokiena dio azterketak.
Berri hitsa birbilean eman zuten, higuineraino. Funtsean zakurra hil nahi duenak aski du arrabiak joa dabilkiola errepikatzea. Agurra bezain erraza.
Bira
Eskolaz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu