Osteguneko Sud-Ouest egunkariaren lehen hostoko argazkiak goibeldu ninduen: Afflelou, bere bizkarzainekin —betaurreko beltzekin alaina— Aviron Bayonnais errugbi taldearen biltzar gelatik ateratzen zen. Bananar errepublika batean estatu kolpea lortu zuenaren irria zeukan. Biltzarra hasi orduko Salagoiti presidentaren partitzea aipatzen zen. Etxeko leihotik Jean Dauger zelaiko lehiak jarraitzen ditugun sustengatzaileon bihotzetan halako tristura ezindu bat hedatu zela aitor dut.
Azken hilabeteotan Aviron Bayonnais kuttunaren historia reality show baten haritik zihoan: Laporten lekutzea, Afflelouren 18 milioi hitzemanak, Salagoitiren ihardokitzeak, auzapezaren presioak, karrika eta toki publikoetako eztabaidak. Orain debadioak hertsiak dira eta noski Afflelou markako begilagunak daramatzaten zuzendaritza berriko kideek, indarrez, taldea egiazki pribatizatuko dute. Gastuak hiritarren bizkar, benefizioak oligarkoen esku.
Korrika 17 Baionatik pasatu zen gau minean, Santizpiritu zubiaren puntan Miarritzeko segitzaile batekin irun hitzak ditut gogoan. Erraten zidan derbia genuela aste honetan. Harritua ni. Bai, hark, Afflelou eta Salagoitiren artekoa. Odoltsua.
Eta blinbling kirola.
Bira
Estatu kolpea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu