Itxaro Borda

Estetika kontuak

2026ko otsailaren 7a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Faxismoa ari da instalatzen, itxurak eta edukiak aldatzeko bere nahikundea aldarrikatzeko duen moduagatik batez ere. Sakon eta mila urterako gutxienez. Intimitatearen alorrean eragiteko xede fermuarekin gainera. Hannah Arendtek Totalitarismoaren jatorriak liburu hunkigarrian aipatzen ditu, gehienetan oharkabean gugan eta gure inguruetan txertatzen diren egiteko molde horiek!

MAGA mugimenduaren iruditegiak boteretsuek desio duten mundu aberats, birilista eta biolento baten iragarpena egiten digu, erritmo militarrez hantu musikaz lagundu bideo muntaketa bipiletan agertzen diren gizon zurbil maskulino eta emakume blonda femeninoekin bereziki. Estetika horrek jendeak kondizionatu, izpirituak kartzelatu, hizkuntzak baldintzatu eta autoritatearen ideia zaharkitua hedatu nahi ditu.

Biolentoa izatea must bilakatua da jadanik, sare sozialen anonimatuan laxatzen diren gizonezkoentzat adibidez. Beren ustez, umorerik ez dauka kritikatzera ausartzen denak, ez du hirugarren gradua ulertzen. Azkenean, algara artean banalizatzen da bortizkeria soziopolitikoa…

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA