Itxaro Borda

Eternitate bila

2025eko uztailaren 25a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Jainkoena dela susmatzen deneternitatea segurtatzeko bideak urratzean datza gizakiaren ametsetatik bat. Virginia Woolfen Orlando famatuak lortu zuen mendez mende irautea, gizon eta emaztea izatea, bai eta maitemintzea ere. Gaurko egunean, batzuk prest dira dirua xahutzeko eternitatea bermatzeko baliabideak erosteko orduan: krema kosmetikoak, makina elektromagnetikoak, pastillak, argi eta oxigeno terapiak, genomaren balizko moldaketak, adinaren ondorioen aurkako errutinak edota gorputzak laboratorio gisa hartzen dituzten operazio fisiko ugariak. Biohacker horiek garesti ordaintzen dute beren ametsa, baina itxura zientifikoa duten aholkuak online salduz ederki irabazten dute bizia…

Betiko gaztetasunaren alorra emankorra da eta Silicon ibarreko hainbat enpresa teknologiko ari dira lekuak inbestitzen. Medikuntza ere sartua da eritasun antza kontsideratzen den zahartzearen kontrako borrokan. Zelulak bir programatzeko modua aurkitu zuelako Nobel saria eskuratu zuen 2012an Shinya Yamanaka japoniar biologoak. Transhumanismo antsiatsu batek sustatzen duen ildo horren emaitzak ordea, ez dira hain eraginkorrak. Eta hobe menturaz...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.