Itxaro Borda

Euskara algara

2026ko martxoaren 22a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ostegunean Atharratzen hasi Korrika 24 badabil jada herririk herri, Euskal Herrian zehar, bihotzak, gogoak eta oinak sutzen dituen halako euforia giro on batean. Alde orotarik heltzen zaizkigu irudiak, jende multzo ikaragarriak hirietan, algarak, adierazpen baikorrak behingoz euskararen alorrean. Badirudi nehork ez dituela lasterka dabiltzanak geldiaraziko. Nik ere heldu den astean, martxoaren 24an hain zuzen, Normal kirol zapatak jantziko ditut, Baionako karriketan kilometro zenbait egiteko. Aitor dut, gehien maite dudana San Izpiritu zubia Korrikaren banderolaren gibelean zeharkatzea dela…

Egia da, korrikaren denborako euskararen aldeko indarrak urte guzian irauten balu, gure mintzairaren etorkizuna segurtatua litekeela. Leiho bat da korrika eta saldoek lekuak utzi orduko askotariko errealitate linguistikoak harrapatzen gaitu, ezbairik gabe. Korrikaren edo bertsolaritzaren baitan sartzen dugu euskara salbatzeko esperantza. Baina, igande honetan hausnartzeko ene galdera hauxe da: euskarak salbatua ala hiztunek salbaiki erabilia izatearen beharra dauka?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!