Itxaro Borda

Ez adiorik

2026ko urtarrilaren 11
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Igande honetan miresten ahal da azkenekoz Linguae Vasconum Primitiae, bere beirazko geriza blindatuan Baionako Euskal Museoan. Parisera itzuliko da, eta bertan, diotenaren arabera, hiru urte pasatuko ditu ilunpean, pausatzen, bere izaera organikoa argirik gabe berrosatzen! Hitz hauek idaztean halako beratasun uhin batek inarrosten nau.

Hiru hilabete hauetan, ez dakit zenbat bider egon naizen liburuaren aitzinean, txikitasunaren euskarazko putzuak iman batek bezala tirriatzen ninduela. Ez naiz sekula aspertu. Gidak entzun ditut obraz eta egileaz hitz egiten eta aldi oroz, lan honekiko nire bide intimoa berriz egin dut, lagun ezberdinekin: enetzat, bisita bakoitza, aspaldiko eta betiko harremanen zorion sare batean biribilkatu da.

Hunkitu naiz halaber, bertatik pasatu den euskaldunak, bederazka, familian, adiskide artean, zer nolako emozioa partekatu duen ikustean. Selfiak eta argazkiak atera dira liburuaren inguruan, batzuetan segurtasun txirrina hauteman zela, oihuak, irri estofatuak, begi hezeak... Esperientzia ederra, zinez.

Ez adiorik LVP: nahi duzun arte Etxepare!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.