Itxaro Borda

F(r)ikzioa

2026ko maiatzaren 30a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Nerau ere aski «gaziki plazatua» naiz fikzioa noraino joan daitekeen galdatzeko, mugak askotan pasatu ditudalako ene denboretan. Ez nator mea culpa egitera, baizik eta eskakizun horrek, euskal mundu literarioak ez ezik, beste hizkuntzetan garatzen diren kultura zurrunbilo batzuk ere zeharkatzen dituela azpimarratzera. Pedro Almodovarren Amarga Navidad filmak (2026) fikzioaren anbiguetate hori jorratzen du, (auto)fikzioak bere ingurunea eraikitzen bezain suntsitzen duela erantsiz. Irudizko zintzotasun bideetatik dabiltzan idazleak ez ditugu sobera maite, gure bizitzen hiliki aitorrezinez elikatzen direlako fikzio hutsa egiteko aitzakiarekin!

Sorkuntza gero eta gehiago tentsiopean dabil, eta ez bakarrik gurea bezalako jendarte txikietan. Denek nahi dituzte beraien ideologien araberako narrazioak osatu, ihesbiderik gabeko kontakizunak harilkatu, disoziazio mentalak bideratu edo debekatu... Frikzioak eragiten ditu fikzioak, eta hori, sortzaile bakunarentzat lanjerosa suerta daitekeen arren, seinale ona zerri askara botako ez dugun demokrazia inperfektu hauen osagarria neurtzeko orduan!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena.BABESTU EZAZU ZUK ERE