Itxaro Borda

Fermin eta Leon

2025eko uztailaren 12a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Etxahunen kantoreko Kastero bezain saindu ziren bi apezpiku baziren, bakoitza bere eremua beilatzen eta zaintzen zebiltzanak, batak behialako Pompaleo eta besteak antzinako Lapurdum. Beraien adorazio besta burua bereiz ospatzen zuten duela gutxi arte. Sineskeria mozkor eta praktika magiko artean higatzen zituzten egunak, elizen atarietatik hagitz urrun. Jotak kantatzen ziren mugaren bi aldeetan, taloak naka-naka klikatzen eta zuri-gorriz apaindu fidelek, zenbait egunez, birazkaturiko bi hirien aurpegiak errotik aldatzea lortzen zuten.

Baina egoera aldatu zen, Leonek bere ospakizunen datak kanbiatu zituen jende sobera zetorkiolako aitzakian. Sarrerak ordainarazten hasi ziren, biolentzia maila zurruna nabari zen airean eta, hortik aurrera, hautatu behar zen, edo Fermin, edo Leon, biak urte berean jadanik ezin. Azken denbora hauetan Leonek ez du Ferminen bisitaz gozatzen ahal, Baionako hiriko balkoian, garai batean, iruñearren ordezkaritza baten agerpena antolatzen zela ahanzteraino, txin-txin eta txalo.

Agenda arazoak aipatzen dituzte Iruñera ernatzen diren iparraldeko adin guztietako zaleek: bietan kolore berdinak dira funtsean, baina giroa... beharbada ez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.