'Fet nat.'

Itxaro Borda
2010eko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Uztailaren 14an, festa nazionala dute Frantzian, hipermerkatu guztiak zabalik daudela ikusteak harritzen nau beti. Ez da gehiago deus errespetatzen, Sarkozyren erresuman are gutxiago, nahiz eta gobernu kideek printzipio handiak dituzten, bereziki jendalde xeheei bortxaz eta indarrez inposatzeko. Kontsumismoak darrai eta erosketa goseak ez du etenik.

Igandeak banalizatzen dabiltza, jaiak halaber. Egun eta ordu guztiez lan egin bezain dendetara agertu beharko genuke aferagileen minutuak samur suertatzeko gisan. Bizitzan edo lanean pausarik ez digute onartzen. Moltsa irekitzekoa dugu derrigor. Telebistan, adineko nostalgikoentzat, zuzenean eskaintzen da Eliseo etorbideko ikusgarri militarra, aurten ospatzen dutela sartaldeko Afrikar herrien askatasuna, hobe erranik neokolonialismoaren aztaparra. Zenbaitek futbol txapelketarako eskuratu frantses banderak dilingatzen dituzte leihoetan.

Frantzia, bere auzo zentralisten pare, errotik nazionalista da. Hargatik azken urtoetan nazionalismoa liberalismoaz kutsaturik eliteen altxor bilakatu zaie, omnipotenteak direlako, mass-mediak kudeatzen dituztelako, eskubide dutelako.

Qu'un sang impur abreuve nos sillons...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.