Polonia emankizuneko antzezleek ederki briefatu zuten Aita Santua, katalanerazko hitzak erran ditzan azaroaren 7an Bartzelonara etorriko denean. Santiagon ere agertzekoa dela erants dezagula eta hori azaroaren 6an. Bazterrak berotzen doaz, ur benedikatuetako igelak eta Erromako Pontifexaren erabaki atzerakoien aurka bermatzen diren mirotzak gertu eta prest dira alaina, ene gozama lapurtarrak lerrakeenez.
Bartzelonako gay eta lesbianek Facebook sare sozialean orrialdeak ireki dituzte Benedikto XVI Sagrada Familia ondoko artzapezpikutegitik aterako denean papamobilera zuzentzeko, musukada erraldoiaren antolatzeko. Milaka kideek baiezkoa ihardetsi dute jadanik. Ez dute banderola edo ortzadar koloreko banderarik eramanen, ezpainak soilik, borroka tresna gisa. Alta manifestaldi baketsua ez da denen gustukoa, behin, bietan eta hiruetan hertsi dietalako queer kissing flashmob hostoa. Hain librea dirudien Facebooken zentsurra pairatu dute.
Musua azken ekintza iraultzailea al da? Pottoldeak bi minutu baino gehiago ez dirauke, txirrina ozen batek hasiera eta bukaera seinalatu duela. Eta diotenez deus gertatu ez bailitzan lekuak hustuko dituzte.
Elkar maita ezazue maitatu zaituztedan bezala.
'Flashpott'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu