Frantses gazteak

Itxaro Borda
2010eko azaroaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Paxkal Indo Seaskako lehendakariak Argia astekarian, Herri Urratsera datozen frantses gazteak aipatu zituen. Ugaldu omen dira jaia merke delako. Asko edaten eta giroa ez dutela hobetzen eransten du. Ez ditu ordea etorkinak zuzenki kritikatu nahi politikoki egokia ez litekeelako menturaz, baina hegoaldekoei dei egiten die etorri daitezen saldo handiagoetan maiatzeko bestaren euskalduntzera.

Halako erranak bitxi zaizkit. Bi arrazoiengatik. Batetik:Herri Urratsen nola josta daiteke ez bada batzuetan bargoak bezala edanez? Ospakizun osoak edangiak ditu ardatz eta irudi lukeikusgarriak edo kontzertoak saihets ekintzak direla. Zein da Seaskarentzat dirua uzteko modurik hedatuena Senperen? Jatea eta horditzea alaina. Bigarren argumento subliminalaren arabera eguna frantsesten dukete. Bego lasai Paxkal Indo: gaztelera ere anitz aditzen da aintziraren hegietan frantsesarekin batera, euskara baino gehiago. Ez al dira funtsean frantses gazte horiek biharko ikastolako balizko gurasoak?

Ez dugu sekula ikasiko. Euskaldunak garen puntutik, gustatzen zaigu gure huts guztien zama lagun protsimoaren bizkar ematea eta anatemak botatzea!

Frantses gazteen aldi zen gaur. Eta bihar?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.