Ipar Ameriketako eskuin muturreko Candace Owens kazetariaren kontrako difamazio auziaren karietara, Brigitte Macronek emaztea dela eta ez transexuala frogatzen duten dokumentuak agertuko ditu Delawareko epaileen aitzinean, influentzerrak eskatzen dizkiolako. Ez dakigu zuzen zer aurkeztu duen, argazki intimoak agian. Beharbada justizia amerikarrak froga zientifikoagoak nahiagoko ditu... Afera hau hurbiletik segituko dugu Bira honen izkinetatik.
Akusazio konplotista horien aurka, froga egiaztagarriekin buru egitea espero du macrondarren bikoteak. Frantzian berean ere, eskuin muturra loriatzen da saltsa horiek mintzen: 2021ean, Nathalie Rey izeneko txaleko horiak abiarazi zuen zurrumurrua bere Facebook orrialdean: Brigitte gizonezkoa da! Globalkiago, norberak, mari-mutiko aire bat duenean edo kirolari bikaina delarik, bere sexu-generoa zein den frogatu behar duen garai batean sartuak gara. Horregatik menturaz, Urrezko Baloia lortu berri duen Aitana Bonmati eta bere inguruko futbolariak hiper-femenino plantan plazaratzen zaizkigu!