Ainize Madariaga

Funtsez

2024ko apirilaren 13a
05:00
Entzun

Batzuetan errealitateak zientzia fikzioa gainditzen du. Herri ttipi-ttipiko herriko etxean begitarteak serio-demonio jarri dira: baizik eta hautetsi eta auzapezen segurtasuna kordoka dela.

Hautetsiek aho batez izenpetu dute Max Brisson frantses senatariak itsuki bultzatu duen mozioa auzapez eta hautetsien segurtasunaren bermatzeko: «Ikusi behar da Beskoitzeko auzapezak zer presioak jasan dituen: dimisioa emateraino!».

Mahaiaren inguruko bati edaten ari zen te-hurrupañoa kontra-zintzurretik eskapu egin zaio eta mahai-gaina ziliportatu du ororen begirada bereganatuz. Barkamenak eskatu ditu, baina engoitik, agerikoa du disimulagaitza den harridura. Ezin sinetsia du borreroa biktima bilakatu izana: «Holakorik orainokoan!», erran dio bere buruari. Tema gogorraz euskararen kontra lanean aritu den Ayensa anderea, gainera, laguntza beharretan balitz bezala aurkeztu du herriko auzapezak, elkartasunez.

Zer izanen da aldi honetan Kanbon? Marieneko etxe-proiektu erasokorraren gainetik pasako dea auzapezaren eroriko hutsala?

Ez baitzaio funtsezko arazoa iruditzen funtsen funditzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.