Itxaro Borda

Galdera bat

2025eko azaroaren 19a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gure aburuez axolatzen diren enpresek ohetik harrotzen gaituzte, goizean goizik, telefonoz, galdera arraro baten egiteko: eguberriko opariak eta afariak prestatzeko orduan diru gehiago ala gutxiago gastatuko duzu? Hiriak jadanik hasi dira urte hondarreko argiak eta ospakizunak plantatzen, ikusgarriki, Madrilgo Prado paseoan adibidez, Velazquezen meniña erraldoi baten moldea ageri delarik gauez distira, sutan bailitzan! Baionan ere karrikak hornituak dira handizki, energia ustiatze nasai hori anakronikoa ez balitz bezala!

Familiaren zoriona, bakea eta poza monetizatzeko ohitura dugu garai hauetan. Aurrekontuak gero eta trinkoagoak dira eta erosketak egiten dituztenen antsiak palpagarriak: herritarra ez doa gaztaina erreak erostera, baizik eta dirua barreiatuz, bere sendiarekiko leialtasuna egiaztatzera, haurren begietan plazera irakurtzen segitzeko aitzakiarekin. Aurten haatik moltsak zerraturik geldituko omen direla iragartzen dute ekonomistek, egoera orokorra ez delako baitezpada erakargarria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.