Itxaro Borda

Gau bat bederen

2026ko martxoaren 15a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Euskal Herrian barna idazle gisa ibiltzen naizenean, maite dut gonbidatzen nauten herrietan gau bat bederen pasatzea eta goizetan, hoteletako jantokietan, askaltzen ari direnekin batera gosaltzea. Eskualdeen pultsua hartzeko aukera ematen dit, isil-isilik nagoela, ene zokoan ameslari, bi sosetako azterketa linguistikoak egiten, batzuetan gela handiko telebistari begira edo besteetan, Arbizuko hostal honetan bezala, Aralarko San Migelerako xendra hegiko dolmen baten irudi koloretsuaren aitzinean aharrausika.

Gure herriko azkorriak gozoak direla erran nezake. Are gehiago bezperan euria ausarki egin duelarik. Bazterrak lainoz troxatuak ikusten ditut, martxoa da, udaberria berehala. Jangelako mahaien inguruan jendeak solasean hautematen ditut, honetaz eta hartaz, egunkariak irakurtzen, Serafin nola erori den karrikaren erdian kontatzen, sartu berri den gazte zardai eta mutu bati kafea zerbitzatzen, Altuna eta Ezkurdia bikotekako finalera helduko ote diren kezkatzen eta, zer gerta ere, horoskopoa harilkatzen. Nehor ez da presatua. Ni ere ez.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA