Itxaro Borda

Gaur, Bilbon

2025eko abenduaren 27a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Maite ditugu maite ekitaldi erraldoiak, euskararen alde bereziki, autobusak mukuru betez Euskal Herriaren zazpi puntetatik etorri jendeak nola biltzen diren ikustea Bizkaiko hiri nagusiaren muinean, ahots bakar, gizon bakar, indar eta kohesio sentsazio oroigarri batean. Bihotz altxagarri da masa trinko horien irudia, Bilbao Arenako kontzertuan kantatuko duten izenen zerrenda bezain. Gaur, Bilbon du hitzordua euskaltzaleak, euskal hiztunak, euskarari hurbildu nahiko liokeenak, euskarari arrotz dagokionak barne!

Ez dakigu gehiago zer egin, Mosen Bernaten moduan, euskara goresteko eta ezpain guztietako must gisa jauzarazteko, denek jakin dezagun nola gauza ona den eta printze eta jaun handiek izan ezik, herritarrik soilenak ere nabari dezan bere baitan ikasteko desira pizgarri hori. Badirudi guztia ez dela soilik diru kontua, nahiz eta leku askotan sosa arazoaren zati handia den. Borondate istorioa da? Edo ohizko higuintze prozesu batean bezala, hizkuntza ohitura aldatzeko (ezinezko) saioa? Bagenekike ezta, aterabide argirik balitz?

Eta lelori bai lelo leloa zarai leloa...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.