Merkatua zen. Italiarren maldan Condor legioko hegazkin naziak burrunbaz etortzen entzun ziren itsas ahoan gora. Zeruko su apokaliptikoaz zenduko ziren ehunka gernikar. XX. mende mendekariko jendalde zibilen aurkako sarraski ugarietarik bat. Gaurkoa ez da muga seinalatua baina urte oroz kasik apirilaren 26an gure haurride kolpatuak darabilzkigu buru zokoan, ahantz ezin.
Azken urteotan Bakearen Erakustokia bisita daiteke Gernikako plazan bertan. Gerra apailatu beharrik gabeko bakea jendearentzat ona eta premiazkoa dela agertzen digute museoko hormetan. Ibilaldia esperientzia berezia dastatuz bukatzen dela aitor dezadala. Euskal sukalde batean gatibatuak suertatzen gara eta hor Gernikaren bonbaketa birtuala jasan dezakegu. Zeinuak. Airekoen zaratak. Alertak. Oihuak. Zartaketak hain hurbil. Sirenak. Etxeak oinarrietan daldar. Iheslarien izuak. 3D eta zuztarri hidrolikoek irudipenaren egiazkotasuna gugan bermatzen dute.
Gela zabaltzean pozik gaude hatsa hartzeaz, eguzkiak hostoakdistira arazten dituela ikusteaz eta Bermeoko bidea oinezzanpatu ahal izateaz. Urdaibaiko ortzean iltzatzen ditugu begiak nehoiz gehiago horrelakorik ez leloki errepikatzean urratsa segurtatuz.Gernika.
Bira
Gernika
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu