Bira

Gorrotz

Itxaro Borda
2011ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
Ez bazaitu landrover erraldoiak lehertzen Boufflers etorbideko zebrabidean, Santizpiritu zubian gorrotz gotor baten lehertzea arriskatzen duzu. Ez dakit zer den hobea, lehertua izatea ala lehertzea. Dena delakoa, ohartuko zara, Baiona alderik alde josten duen eraikuntza kaka mordoz perdukatuadela eta hori egunaren edozeintenoreetan. Alta zakarrarengatibatzeko boltsak banatzen dituzten makinak badira kantoi orotan eta munizipalek multak egiten dabiltza metatxoa lurrean ketan ikusten duten ber.

Adinak eta larruaren koloreak ez du muntarik. Aholku bat ordea bizia salbatu nahi baldin baduzu: ez zaitezela atrebi zakur jabe plantako bati kaka bildu behar duela erratera, kexatu eta laidoz estaliko baitzaitu: pétasse, bouffonne, t'es qui toi pour me dire ce que je dois faire! Batzutan rotweiller haserretuen muturretakoekin jostatzen dira, uhala laxatuz edo piztiaren belarrira makurtuz lasai, lasai ez da ezer gertatzen xuxurlatuz. Beraien buruak defenditzen badakite, gisakotasunak itotzen ez baldin baditu ere.

Zilegitasun osoz irudiz karriketan halaber hedatzen den gorrotz oldeak agian azken boskada honetan izpirituak emokatzen dituenaren ikurra baizik ez da.

Hau, hau, hau.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.