Itxaro Borda

'Harrapaladan'

2025eko maiatzaren 13a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Aita sainduaren izendatze agudoak harrapatu gaitu gure zereginen erdian. Leon XIV izena hartu du beraz, Baionako besta nagusien patroi entzutetsuaren ereduan. Familian hainbat Leon baditugu eta Leon deitzen dena ez daiteke gaiztoa izan. Konklabean sartu eta bi egunetara altxatu zen ke zuria, Vatikanoko mirari egileen mitretatik gizon zardai baten figura ateratzen zelarik: amerikarra jatorriz, 69 urtekoa, kirolaria, liberala eta tradizionalista aldi berean. Trumpekin aharran ibili delakoak jabaltzen gaitu, baina ez arras, Estatu Batuetako presidentearen fantasma nolabait egiaztatzen duelako izendatze honek: bera ez baldin bada, etxeko norbait da...

Egunkariak irakurtzen ditugunean ikusten da aburu-egileek halako lasaitasun bat nabaritu dutela Leon XIV.aren intronizatzearekin batera. Eskuinekoak eta ezkerrekoak behingoz bat datoz bere lehen mezan oreka eta bakea ekartzea hitzeman dituenarekiko. Halako kristau-zentrismo batek bultzaturik, komentario egileek ontzat ematen dute aita sainduak, gizarte gaietan sartu eta katolizismotik trenkatu behar dituela zenbait auzi. Baina wait & see... ezpaletatik ezagutzen baita arbola...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.