Azken egunetako berri batek gure gogoak errautsi ditu. Unicef erakundearen txosten batek dio munduko haurren erdiek beroketa orokorrak eragin hiru ondorio larri jasaten dituztela. Hiru gutxienez. Uholdeak, idorteak edo lehorteak, glaziarren eta permafrostaren urtzeak, galerna tropikalak, udaminak, suteak edota sable tenpestak dira gaitzen zerrenda osatzen eta haurren egunerokoa baldintzatzen duten inpaktu klimatiko nagusiak.
Ikusten den bezala, itsasoaren mailan diren irlen antzera, umeak lehen lerroan dira lurra hertsatzen duen funtsezko aldaketa horren aitzinean. Herrialde pobreetan eta herrialde aberatsetan berdin. Ipar hemisferioan adibidez eskola eskas eta prefabrikatuetan ikasi behar duten kide franko bada. Baina haurrentzako planetako gunerik terribleena Sahara eskualdeko Afrika da, Sahel desertuaren inguruetako herriak bereziki. Hor, janaria, artamenduak eta heziketa egitura finkoak ere falta dituzte.
Munduko zazpi estatu aberatsenetako arduradun klimato-eszeptikoak Evianen bilduak dira eta Amazoniako Raoni Metuktire buruzagi autoktonoa ospitalean dago, oso gaizki.