Itxaro Borda

Heziketa ona

2025eko maiatzaren 29a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Haurrak hezteko muturreko biolentziak justifikatzen zituen eta oraindik dituen gizarte bateko kideak gara. Sumisio kultura honek helduak are urrunago joatera uzten ditu, eta askok hesiak gainditzen dituzte arraiki, bereziki botere zerbait dutela uste dutenean. Beti ere larderiaren izenean. Infantismoa deitzen zaio haurren kontrako diskriminazio eta aurre-iritzi jarrera metatu horri. Gehienetan polizia, justizia, familiak eta inguruko jendeak itsu daude ankerkeria ezagutu, onartu eta, batzuetan, bilatu horien aitzinean. Haurrak mintzatzen saiatzen dira baina nehork ez ditu entzuten. Ez ote duten gaztigua nolabait merezi ere eskatzen zaie, biolentzia beraien kontra bihurraraziz.

Hiru mekanismoren gainean bermatzen da gazteenak deskalifikatzeko jaidura: hasteko eta bat umeak mehatxuak dira diferenteak direlako, gero helduak nahi du haurrak zorrotz obeditu diezaion, eta azkenik, umeak eta nerabeak parasito gisa kontsideratzeko joera dago haurren zaurgarritasuna biderkatuz. Bizi-kemena hausten zaion haurra heldu disoziatua bilakatzen da, bere baitako konfiantzarik gabeko izakia hots. Heziketa onaren ondorio nagusia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.