Itxaro Borda

Hipotermia soziala

2025eko apirilaren 29a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Bihotza urratzen zait aldi oroz haur sortu berri bat, ez-lekuren batean atzemana izan dela entzuten dudanean. Badakit bizitza ez dela inorentzat erraza, ama perfekturik ez dela eta amatasunaren labirintoak ez direla beti zorion eta argitasunezkoak. Badirela maitatuak izan gabe jaiotzen eta hazten diren umeak, biolentatzen direnak, ukatzen direnak edota hiltzeraino jotzen direnak munduratu orduko, giza-puxkila horien negarrek gurasoak telebista behatzetik trabatzen dituztelako. Zenbait egunetako neska txiki bat aurkitu da halatan Bretainiako Naoned hiriko komun publiko bateko lababoan, hipotermia arin egoeran. Biziko omen da. Bistan dena amak ez duela bere helbiderik utzi paketearen aldamenean...

Baionan ibiltzen denak, ikus dezake Euskal Museoaren Marengo karrikaren aldetik, hormaren erdian, jende goratasunean, leiho zizelkatu bat: horren azpian uzten ziren, anonimoki, etxeetan nahi ez zituzten haur hotzak. Eliz atarietan ere abandonatzen ahal ziren sehaskak. Hans Christian Andersenen kontakizunetan agertzen dira amodiorik ez eta gaizki tratatu ehunka ume, 1845ean idatzi zuen supizteko saltzailearen ipuinean adibidez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.