Itxaro Borda

Hitzordua

2026ko urtarrilaren 9a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak, harrotasun betean, hitzordua eman digu hemendik bi hilabetera, orduan Groenlandia bereganatuko duela hitzemanez. Dena prestatua dute sekretuan, bertako Kongresuaren isilean, eta ekaineko menturaz, Kuba, Kolonbia, Mexiko eta Trumpen amets tekno-inperialistak trabatzen dituzten herrialde guzien aferak plegatuak izanen dira. Ildo beretik, zergatik ez lukete eskua sartuko datozen Europako hauteskundeetan ere? Erraza da. Beldurra hazten du gordean eraikitako planifikazio metodiko eta zigorgabe horrek. Zainetan hedatzen zaigun pozoia barreiatzeko, entzun dezagun sareetan dabilen Venezuelako kanta hau, zeinak oroitarazten duen «heziketarik ez duen haur baten antzera gerlatan jostatzen ari den heldu bat badela...».

Espazio mediatikoa banpirizatzen duen Donald Trumpek eta bere administrazioak iragartzen dituzten gertakariak konplituko diren artean nire tao maisuak errepikatzen didan Lao Tseu handiaren zuhur hitzetan berma dezakegu gogoa: «Herritarrek izenez doi-doia ezagutzen dutena da buruzagirik hoberena...».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.