Itxaro Borda

Horma irudia

2025eko maiatzaren 1a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Baigorrin estreinatu dute Iparretarrak talde armatuak, denboraren luzeran, galdu dituen militanteen aurpegiekiko horma irudi handi bat Herriak bizi behar du lelopean, historiak figura horiek baztertzen lituzkeelako arrazoiarekin. Felipe Bidarten mintzaldiaren parte bat leitu dut izparringi honetan bertan: bere aburuz «aitzineko belaunaldiek egindakoa ezabatu», isildu eta ahaztu nahi dute... Egon naiz gogoetan nor diren «memoria zaindu» nahi ez duten horiek: behiala etsai gisa seinalatzen zituztenak ote? Ala gaurkoan ezkerreko abertzale mugimenduko kideentzat ere, duela berrogei urte «borroka» eramaten zutenen itzalak dira traban? Nor da, funtsean, historia hau, mugaren bi aldeetan, tapizaren azpian ezkutatzen saiatzen dena?

Zendu diren militanteen soak hormetan gurutzatzen ditugun aldi oroz, garai latz haietatik onik atera garenon baitan, halako kulpabilitate sentimendu bat pizten nabaritzen da. Baina egia da halaber, erruaren eta balizko ahanzturaren gainetik, gizaldi bakoitza ahal duen bezala moldatzen dela bere garaiko errealitate politikoarekin pataskatzeko!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.