Bira

Igela

Itxaro Borda
2011ko martxoaren 6a
00:00
Entzun
Jon Mirande eta Txomin Peillenek Parisetik ospatu zuten. Hara igelaren metaforak e-mailutegiak betetzen dizkigula. Demagun igela zainarta ur hotzera botatzen dela. Astiro berotzen zaio ura irakitera eramateraino. Hasieran igeltxo berdea ongi senditzen da, deseroso gero tenperatura gora doan heinean eta bukatzean erretzen dabil baina ezin du ihes egin, beranduegi delako.

Masen manipulatzeko hamar estrategiak deituriko txostena bidali zidan lankideak. Hirugarren puntuan aipatzen da igelari gertatzen zaiona. Igela brustan ur beroegira aurtikia izan balitz, oinkada batez askatuko zen. Oldartu zen alaina. Neurri jasanezinak onartu arazteko badaki egitura neoliberalak ederki obratzen: duela bi hamarkada hasi zen uraren kaldatzen, langabezia erraldoia, prekaritatea, flexibilitatea, deslokalizatzeak eta soldata bezain pentsioen apaltzeak bideratzen. Izari inikoak bestialki aplikatu baldin baziren jendalde xeheek buru eginen zieten. Garrazki.

Gaurkoan tupinan irakiten dagerkigun igelaren antzera gaude. Iraultzarako jaidurak kulpabilitateaz janztea lortu dute eta guhauren interesen aurka altxatzen denedozein berregituraketaren baimentzeko prest gara.

Gaixo igelak gu...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.