Itxaro Borda

Iran

2026ko otsailaren 5a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Barnetik hunkitu nauen Irango poetei buruzko emankizun bat entzun berri dut. Iranen menpeko Kurdistango Mahsa Amini gaztearen erailketatik landa, herritarrak karrikara jaitsi ziren libertatea eskatzeko, persiar poeta garaikideen testu puskak eslogan gisa erabiliz. Azken asteotako oldarraldi odoltsuaren karietara halaber, bertako olerkarien hitzak xuxurlatu, kantatu, eta oihukatu dituzte. Irandarrak poetak dira, herritik ala deserritik idazten dute, persiarrez eta arabiarrez. Birala bihurtu da Arestiren Nire aitaren etxea mitikoaren eite handia duen Simin Behbahaniren Aberri, berreraikiko zaitut! famatu hura.

Irandarrek demokrazia amesten dute. Mundu arabiarreko gobernantzaren laborategia da herrialdea: Iran nora, inguruko herriak hara, Khomeini aiatola itzuli zenez geroztik ikusi dugun bezala. Karia horretara, ezin uka mundu arabiarraren kasik muturrerainoko islamizazio bat gertatu dela… eta irandarrek jada ez dute aiatolarik nahi, are gutxiago xahrik. Bizkitartean, Trumpen erasoaren mehatxupean bizi dira, Forugh Farrokhzad poeta goizegi zenduaren askatasun eleak ezpainetan!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA