Itxaro Borda

Isiltzen dena

2025eko abenduaren 16a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Aspalditik badakigu isiltzen dena ez dela existitzen. Irrati uhinetan, telebista pantailetan edo sare sozialetan entzuten nahiz ikusten dugunak baizik ez duela izaera legitimorik. Uste horrek errealitatea trakestera eraman gaitzake, ukamena eta ezabaketa helburu. Hori du egiten Trump presidenteak, jestu orweliar batean, wokegia deritzon Calibri izeneko tipografia baztertu eta Times New Roman 14 delakoarekin ordezkarazten duenean bere borondate soilez.

Are gehiago eta menturaz larriago, hauxe: amerikar administrazioak (is)hiltzerainoko gerla darama aldaketa klimatikoa gizakien erruz dela frogatzen duten erakunde, zientifiko eta aldizkari guzien kontra. Lurraren itzulikatze ardatzaren eta orbitaren aldaketari, eguzki aktibitateari, lurraren iharduki ahalmenari edota sumendien ezinegonari leporatzen dizkiete naturalak baino ez litezkeen tenperaturen goratzeak eta ingurugiro zitaltzeak. 

Eta nik Donaldi errango nioke: gauzek, isildu arren, min egiten jarraitzen dute eta zure herrikideei argi mintzatzeaz beste aterabiderik ez daukazu!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.