Bira

Itsuskeria

Itxaro Borda
2011ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Ardura entzuten da erraten mendi bizkarretan han eta hemen landatu haize errota zuriak itsusiak, txorientzat eta zaratagatik jendeentzat kaltegarriak direla. Indar arraberritzaileen kontra altxatzen direnen argumentu zehatzak bilakatuak dira jadanik. Derragula anitzetan, misteriorik ez baita, aurkari talde horien atze-sustengarietan nuklearrarenzale amorratuak daudela, bereziki frantses estatuan.

Egun hauetan Txernobyleko 4. erreaktorearen zartatzearen 25. urteburua ospatzen dela galdatu genezake: ederragoak al dira ingurumen mailan ibai ertzetan bermaturiko zentrala nuklear kordelak eta hortik abiatzen diren elektrika hari erraldoiak? Paisaiak urratzen dituzte, etengabeko azantz nazkagarria daramate eta adibidez Ardèche errekako holtzetan kokatzen ziren Bonelli arranoen desagerketa hurbila eragin omen dute. Edozein larritasun gertatzen baldin bada energia horrek bertan ohatzen diren bizidunen buruetan hegalda arazten duen arriskua aipatu gabe gainera.

Nehork ez du, nik neuk barne, argizaiolaren garaietara itzuli nahi, baina interes pribatu handien izenean haize erroten eta eguzki-taulen garapena trabatzen da arraiki, aitzakia falaziosoak ezpainetan. Itsuskeria bakarra hau da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.